Harri eta zur utzi nau hegalaburra arrantzatzeko baimena beste lurralde bateko enpresa bati saldu izana. Ukaezina da armadoreek prezio bikaina lortu dutela kiloko itsasora joan beharrik gabe, baina hor amaitzen ote dira auzi honekikoak? Nire ezjakintasuna aitortu behar dut. Izan ere 11 euro jasotzea pagotxa baldin bada, besteren batek askoz garestiago saltzen duelako izango da. …
Enlace permanente a este artículo: http://www.basqueinfo.net/?p=2119
may 22
EUSKAL EGITURA saio berria martxan Gaindegia eta Hamaika Telebistaren eskutik
Euskal Herria zertan den ezezaguna zaigu. Ezagutzen ditugu hango eta hemengo datuak, baina ez Euskal Herri mailakoak. Ezagutzen ditugu hurbileko gatazka ekonomiko eta sozialak, baina ez martxan jartzen diren proiektu berriak eta hauen protagonistak. Hamaika telebista eta Gaindegiaren arteko elkarlanaz, Euskal Herriko ekonomia eta gizarteari lotutako alderdi desberdinak ezagutzera eman nahi dizkizuegu, bai informazio sozio-ekonomikoa, …
Enlace permanente a este artículo: http://www.basqueinfo.net/?p=2114
may 20
[IRITZIA] Euskal Herriko arrantza sektorea, KEPA ASTORKIZA eta IKERNE DEL VALLE
EHUko irakasle diren Kepa Astorkiza eta Ikerne del Vallek euskal arrantza sektorearen azterketa egin dute. Egileek diotenez, arrantza sektorearen egungo egoera ez da erraza, batetik, sektorea beraren antolaketa propioagatik eta bestetik europako erregulazioak eragiten duen egoeragatik Arrantza Politika Komuna dela eta. Irakurri egileen analisia hemen. Gaiaren inguruko informazio zabalagoa nahi izanez gero jo Gaindegiaren azken …
Enlace permanente a este artículo: http://www.basqueinfo.net/?p=2110
may 20
[ARRANTZA SEKTOREA] Etengabeko galera ontziterian eta eskifaian
2004az geroztik, 173 itsasontzi eta 1.101 lanpostu galdu dira euskal kostan Egun, 369 ontzik dihardute lanbide-arrantzan euskal kostalde osoan gaiaren inguruko azken datuen arabera (2012). Hauetatik guztietatik 273 baxurako arrantzakoak dira (%74), 70 alturakoak (%19) eta 26 altura handikoak (%7). Euskal arrantza ontziterian, guztira, 3.050 pertsonek lan egiten dute. Azterketa epea azken zortzi urteak …
Enlace permanente a este artículo: http://www.basqueinfo.net/?p=2105
may 17
Euskal Herriko argazki ekonomiko eta sozial eguneratua
Euskal Herriko egoera ekonomiko eta sozialaren lehenengo irudia egiten laguntzen diguten oinarrizko adierazle galeria eguneratu du Gaindegiak. Biztanleria eta lurraldea, ekonomia eta gizarte alorreko 20 adierazle standar Euskal Herria Europako Batasunean eta mundu mailako herrialde desberdinekin alderatzeko moduan erakusten digutenak. Eguneratzeaz gain, Gaindegiak, serie historikoak eskaintzen ditu eta adierazle bakoitza grafika batekin lagunduta dator hau …
Enlace permanente a este artículo: http://www.basqueinfo.net/?p=2102
may 16
[ARGITALPENA] Euskal ekonomiaren eta enpresaren egungo erronkak, Eusko Ikaskuntza
Eusko Ikaskuntzak Azkoaga Gizarte eta ekonomia zientzien Koaderno bildumen baitan kaleratu du Euskal Ekonomiaren eta enpresaren egungo erronkak izeneko lana. Bilduma honen helburua Eusko Ikaskuntzako Gizarte Zientziak eta Ekonomia sailean, bertako jarduerak berbideratzeko apustua egiterakoan bertako irakasleen interes komuna elkarlanean asetzea. Ale honetan jorratzen diren gaiak: Hitzaurrea, Iñaki Peña Legazkue Inkulturizazioa, lidergo eraldatzailea eta berringeniaritza …
Enlace permanente a este artículo: http://www.basqueinfo.net/?p=2065
may 15
[IRITZIA] Gure gazteen erbesteratzea, IMANOL ESNAOLA
Aktualitate mediatikoa osagai askoren konbinazioa izan ohi da. Egun hauetan Euskadiko Gaztediaren Kontseiluak Euskadiko Autonomia Erkidegoa utzi duten gazteen datuak ematearekin batera errealitate honen gaineko irakurketa eskaini digu, egoera hori egoera ekonomiko-laboral eskasak eragindakoa dela jakinaraziz. Euskadiko Gaztedia Kontseiluaren adierazpena ezin egokiagoa da bizi dugun garai honetan. Izan ere, esan beharra dago gure belaunaldirik formatuena …
Enlace permanente a este artículo: http://www.basqueinfo.net/?p=2048
may 13
20 udalerri bizitasun ekonomiko eta sozial altuarekin Euskal Herrian
Udalerrien bizitasun ekonomiko eta sozialak desoreka handiko erronka ekartzen du. Egun udalerri hauek nagusiki Iruñerrian eta kostaldeko bigarren lerroan kokatzen dira. 5.000 eta 20.000 biztanle arteko udalerriak dira gehien bat. Ikusi emaitzek utzitako mapa. Euskal Herria 685 udalerrik osatzen dute (gainera, badira, izaera baxuagoko entitate anitz). Hala eta guzti ere, mendeetan zehar izaera instituzional eta …
Enlace permanente a este artículo: http://www.basqueinfo.net/?p=2045
may 10
[IRITZIA] Lurralde lehia Ipar Euskal Herrian, IMANOL ESNAOLA
Ipar Euskal Herriko bataz besteko errenta barnealdean kostaldean baino %27 txikiagoa izateak (eta hein berean Baionakoa Bordele eta Parisekoa baino txikiagoa, %14,9 eta %48,5 hurrenez hurren) egiturako arazo bat jarri du agerian. Hots, lurraldeen arteko lehian nor den nor. Kostaldeko herritar multzoa barnealdekoa baino jendetsuagoa izateaz gain aberatsagoa ere bada, alta, bere inguruan egiten den …
Enlace permanente a este artículo: http://www.basqueinfo.net/?p=2041
may 09
[IRITZIA] Euskal marko ekonomiko eta soziala desitxuratu prezioen indize berri batekin, RAFA IZQUIERDO
“Laburbilduz, enpresarentzat errenta banaketa orekatuago bat lortuko duen formula baten bila gabiltza, baina, hori bai, sortutako aberastasunean soldaten parte hartzea murriztearen truke.” Rafa Izquierdok, ekonomialariak eta LAB sindikatuko kideak idatzitako artikuluaren zatia duzu honakoa. Irakurtzen jarraitzeko jo jatorrizko testura. Bookmark on Delicious Digg this post Recommend on Facebook Share on Linkedin share via Reddit Share …
Enlace permanente a este artículo: http://www.basqueinfo.net/?p=2037


